Itxi

Txirrindularitza

2017. urtera arte

Tinkoff-Saxo taldeak Peter Sagan fitxatu du

Erredakzioa

24 urteko txirrindularia tropeleko talenturik handienetarikoa da, Frantziako Tourreko puntukako sailkapena irabazi du azken hiru edizioetan.

  • Peter Saganek 2017. urtera arte sinatu du. Efe.

    Peter Saganek 2017. urtera arte sinatu du. Efe

Tinkoff-Saxo taldeak Peter Sagan eslovakiarra fitxatu duela iragarri du, 2017. urtera arte. Sagan Cannondalen aritu da orain arte.

Saganek 24 urte dauzka eta tropeleko talenturik handienetarikoa da; Frantziako Tourreko azken hiru edizoetan puntukako sailkapena irabazi du.

Bjarne Riisek zuzentzen duen taldean Alberto Contadorrekin batera korrituko du.

Riisek adierazi duenez, Saganek hainat eskaintza izan ditu, Fernando Alonsoren talde berriarena, besteak beste, baina Tinkoff-Saxorena onena zela azpimarratu du.