Itxi

Txirrindularitza

Burgoseko Itzulia

Matteo Pelucchi garaile, bigarren etapan

Erredakzioa

Italiarra jaun eta jabe izan da azken esprintean, eta erraz gainditu ditu Giant-Shimao taldeko Lammertink eta Damuseau.

0:59

Mattro Pelucchi (IAM) txirrindulariak irabazi du Burgoseko itzuliko bigarren etapa. Guztira, 152 kilometro egin dituzte, Briviesca eta Villadiego artean. Juanjo Lobatok (Movistar Team) lider jarraitzen du.

Eguneko ihesaldia Aramendiak (Caja Rural-RGA), Tedeschik (Neri Sottoli), Niyonshutik (MTN), Torresek (Burgos BH), Pomoshnikovek (Rusvelo) eta Larrinagak (Euskadi) egin dute. Aramendia izan da gehien iraun dueña, tropelak helmugarako 10 kilometrora harrapatu baitu.

Helmugan, IAM taldeak esprinta Pelucchirentzat prestatu du, eta italiarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du, martxoan Tirreno-Adriaticon irabazitakoa kontuan izanda.

Ostiralean etapa nagusia korrituko dute (zuzenean, 15:05etatik aurrera) , zazpi mendaterekin, azkena, Neilakoa, kategoria berezikoa. Lehen mailako bat ere izango dute, Pasil de Rozavientos, bigarren mailako bi, Cargadero eta Collado, biak birritan igo beharrekoak, eta hirugarren mailako bat, Collado de Viviestre.