Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Tim Wellens gailendu da Eneco Tourreko sailkapen nagusian

Erredakzioa

Lotto-Belisol taldeak lasterketa kontrolpean izan du eta Wellensek ondo erantzun die Boomek eta Dumoulinek egindako erasoei.

  • Tim Wellens, podiumean. Efe.

    Tim Wellens, podiumean. Efe.

Guillaume van Keirsbulck Omega Pharma – Quick Step taldeko txirrindulariak lortu du garaipena Eneco Tourreko azken etapan. 183 kilometroko ibilbidea egin dute, Riemst eta Sittard artean. Sailkapen nagusian, berriz, Tim Wellens (Lotto Belisol) gailendu da.

Txirrindulari talde handi batek osatutako ihesaldia izan da eguneko protagonista nagusia, eta Van Keirsbulckek ondo aprobetxatu du egoera.

Tropel nagusian, berriz, Lotto-Belisol taldeak lasterketa kontrolpean izan du eta Wellens azkar aritu da Noom eta Dumoulin aurkarien erasoei erantzuteko.

7. etapa:
1. Guillaume van Keirsbulck (Omega Pharma-Quick Step) 4:25:47
2. Matteo Trentin (Omega Pharma-Quick Step) a 46
3. Yves Lampaert (Topsport Vlaanderen-Baloise) m.t.
4. Julien Vermote (Omega Pharma-Quick Step) m.t.
5. Kristjan Koren (Cannondale) m.t.
6. Laurens de Vreese (Topsport Vlaanderen-Baloise) m.t.
7. Pablo Lastras (Movistar Team) m.t.
8. Danilo Hondo (Trek) m.t.
9. Silvan Dillier (BMC) m.t.
10. Dylan van Baarle (Garmin-Sharp) m.t.

Sailkapen nagusia:
1. Tim Wellens (Lotto-Belisol) 25:30:15
2. Lars Boom (Belkin) a 7
3. Tom Dumoulin (Giant-Shimano) a 13
4. Andriy Grivko (Astana) a 33
5. Greg van Avermaet (BMC) a 34
6. Geraint Thomas (Sky) a 38
7. Niki Terpstra (Omega Pharma-Quick Step) a 45
8. Philippe Gilbert (BMC) a 48
9. Jens Keukeleire (Orica-GreenEdge) a 56
10. Sebastian Langeveld (Garmin-Sharp) a 1:04