Itxi

Txirrindularitza

Munduko txapelketa

BMCk lortu du urrea taldekako erlojupekoan

Erredakzioa

AEBetako taldeak denbora ona egin du (1:03:29) baina, gainera, euria lagun izan du. Orica Greenedge eta Omega Pharma sailkatu dira bigarren eta hirugarren.

  • BMCko txirrindulariak, urrezko dominarekin. Argazkia: FE

    BMCko txirrindulariak, urrezko dominarekin. Argazkia: FE

BMCk irabazi du erlojuaren kontrako munduko txapelketa, Ponferradan. AEBetako taldeak ezustekoa eman du eta Orica Greenedgeren eta Omega Pharmaren aurretik sailkatu da.

BMCk denbora ona egin du (1:03:29) baina, gainera, euria lagun izan du. Ur tantek irteten azkenen denboretan eragina izan dute. Caja Rural talde nafarrak sailkapen nagusiko 23. postuan bukatu du.

BMCren taldea Rohan Dennis, Silvan Dillier, Daniel Oss, Manuel Quinziato, Tejay Van Garderen eta Peter Velits txirrindulariek osatu dute.

Sailkapena:

1. BMC Racing (USA) - 1:03:29.85
2. Orica GreenEDGE (AUS) 31.84
3. Omega Pharma-QuickStep (BEL) 35.22
4. Sky Team (GBR) 37.29
5. Tinkoff-Saxo (RUS) 46.59
6. Movistar (ESP) 51.37
7. Trek Factory Racing (USA) 1:01.47
8. Giant-Shimano (NED) 1:26.60
9. Cannondale (ITA) 1:28.56
10. Gamin-Sharp (USA) 1:44.80