Itxi

Txirrindularitza

Lombardiako Itzulia

Kwiatkowskik munduko txapeldunaren jertsea estreinatuko du Lombardian

Erredakzioa

Lasterketa, Worldtourreko azken-aurrekoa, zuzenean emango dute igandean ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Kwiatkowski, Munduko Txapelketako podiumean. Efe.

    Kwiatkowski, Munduko Txapelketako podiumean. Efe.

Michal Kwiatkowski poloniarrak (Omega Pharma-Quick Step) lehen lasterketa korrituko du munduko txapeldunaren elastikoa jantzita, Lombardiako Giroan.

Proba igandean izango da, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute. ETBko emanaldia 15:30ean hasiko da, eta eitb.eus-ekoa, berriz, 15:00etan.

Kwiatkowkisk igandean irabazi zuen, Ponferradan, Munduko Txapelketa, podiumean Simon Gerrans australiarrari eta Alejandro Valverderi gailenduta aurrea hartuta.