Itxi

Txirrindularitza

Adierazpenak

Unzue: 'Lortutakoak zoriontsu egiten gaitu'

Erredakzioa

Movistar taldeak UCIren munduko bi sailkapenak irabazi ditu (banakakoa eta taldekakoa).

  • Movistar taldearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Movistar taldearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Movistar taldeak UCIren (Nazioarteko Txirrindularien Batasuna) munduko bi sailkapenak irabazi ditu (banakakoa eta taldekakoa) denboraldi honetan, eta horrek zoriontsu egiten dituela adierazi du Eusebio Unzuek, Movistar taldeko kirol zuzendariak.

"Gure babesleak eta laguntzaileek egindako lanaren saria da. Taldearen egitura osatzen dutenentzat da, eta baita gure txirrindularientzat ere", esan du nafarrak.

Lortutakoak garrantzi handiagoa izan beharko lukeela azpimarratu du Unzuek. "Ez dakit sailkapen hau aldarrikatzeko unerik egokiena den edo ez, baina, nire ustez, munduko benetako txapeldunak dira, titulu horiek astebetean erabakitzen baitira", gaineratu du.