Itxi

Txirrindularitza

Urtebeteren ostean

Zer etorkizun izan dute Euskaltel Euskadiko txirrindulariek?

Erredakzioa

Gutxi batzuek bakarrik lortu dute lehen mailako taldeetan lehiatzea. Beste askok, aldiz, agur esan dio txirrindulatza profesionalari.

  • Euskalteleko txirrindulariak, 2013ko Espainiako Itzuliko podiumean. Efe.

Urtebete luze igaro da Euskaltel Euskadik behin betiko agurra iragarri zuenetik. 2013ko abuztuaren amaieran izan zen, taldearen biziraupena bermatzeko bigarren babesle bat aurkitzeko prozesuek kale egin ostean.

Honela zioen orduan ateratako oharrak: "bigarren babesle baten faltak (…) ezinezkoa egin du taldeak 2014an jarraipena izatea".

Gaur egun, taldea desagertu eta urtebetera, gutxi batzuek bakarrik lortu dute lehen mailako taldean lehiatzen jarraitzea.

Zorioneko talde horretan daude Igor Anton, Ion eta Gorka Izagirre anaiak eta Juan Jose Lobato (Movistar Team), Mikel Landa (Astana), Mikel Nieve (Sky) eta Romain Sicard (Europcar). Guztiek lehian jarraituko dute 2015. Urtean. Pello Bilbaok, berriz, kontratua berritu du Caja Rural-RGA taldearekin.

Samuel Sanchezek, berriz, iaz gertatu bezala, talde bila dabil, azken urtea BMCn eman ostean.

Gainontzeko 29 txirrindulariei dagokienez, erdiek gutxienez ez du talderik izango datorren denboraldian. Gari Bravo (Murias Taldea), Ricardo Mestre (Efapel) eta Jure Kocjan (SmartStop) maila kontinentalean arituko dira. Miguel Mínguez eta Jon Aberasturi (Euskadi), Ioannis Tamouridis (SP Tableware) eta Ricardo Garcia (Team Ukyo), aldiz, talde gabe daude, azken urtean lehiatzen aritu diren arren.

Bestalde, Juanjo Orozek erretiratzea erabaki du, aurten bertan talde barik geratu diren beste batzuek bezala: Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Egoi Martínez, Rubén Pérez, Steffen Radochla, Adrián Sáez de Arregi, André Schulze, Pablo Urtasun, Gorka Verdugo eta Robert Vrecer.

Tarik Chaoufi marokoarrak, berriz, kontratua eten zuen 2013ko maiatzean, eta Alecxander Serebryakov bota egin zuten 2012an, EPOgaitik positiboa emateagatik.

mateagatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea