Itxi

Txirrindularitza

38 urterekin

Juanma Garate, txirrindularitzari agur esatera behartua

M.D. | eitb.eus

Bere osasun mentala babesteko utzi omen du txirrindularitza, Belkinekin dituen arazoengatik. Azken denboraldia geldirik eduki dute. 26 itzuli handitan lehiatu da, bost talderekin.

0:34

Txirrindularitzari agur esan dio Juanma Garatek hedabideen eta zaleen aurrean, gaur goizean Donostian, 15 urte goi mailan igaro ostean. 38 urteko irundarrak behartuta hartu du erabakia, Belkin taldearekin daukan gatazkaren ondorioz. Laguntza psikologikoa behar izan du, eta osasun mentala babesteko erretiratu da.

Gipuzkoarrak Belkinen eman ditu azken bi denboraldiak. 2009an sartu zen Rabobanken, Belkinen aurreko taldean. Hala ere, azken urtean ez da Herbehereetako taldearekin lehiatu. Taldearen aurrean eskubide batzuk aldarrikatu ostean, eta UCIn izena emanda izan arren, denboraldi osoan ez dute inongo taldetan sartu.

26 itzuli handitan izan da (12 Espainiako Vuelta, 8 Italiako Giro eta 6 Frantziako Tour). Giroan izan ditu arrakasta handienak: 4. izan zen 2002an, eta etaba bat eta mendiko sailkapena irabazi zituen 2006an. Mont Ventouxeko etapa irabazi zuen Tourrean, baita Vueltako etapa bat ere. 2005ean Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Trentinon eta Suitzan ere irabazi izan du.

Lampren egin zuen debuta 2000n, eta Rabobankera heldu baino lehen, Saunier Duval eta Quick Stepeko txirrindularia izan zen.

n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza