Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge

Matteo Pelucchik bigarren garaipena lortu du

Erredakzioa

Team Sky taldeak esprinta bultzatu du, baina IAM taldeko italiarrak ondo hartu du lekua eta helmugan gailendu da, aurkariei aukerarik eman gabe.

17:26

Mateo Pelucchi izan da azkarrena Playa de Palma-Palma sarian, Mallorca Challenge lasterketako laugarren eta azken jardunaldian. Txirrindulariek 168 kilometroko ibilbidea egin dute, eta italiarrak bigarren garaipena lortu du, lehen jardunaldian ere nagusitu baitzen.

Team sky taldeak esprinta bultzatu du, baina Pelucchik ondo hartu du lekua eta garaipena eraman du, aurkariei aukerarik eman gabe.

Eguneko ihesaldian, eta euripean, Mario Hernandez (Burgos BH), Intziarte (Murias Taldea) eta Zuazubiskar (Espainiako selekzioa) sartu dira. Alde handiena 5 minutu eta 17 segundokoa izan da. Cofidis eta Movistar taldeak izan dira ihesaldia harrapatzeko ardura hartu dutenak. Zuazubiskar izan da azkena amore ematen.

Pelucchik ezustekoa eman zuen lehen jardunaldian garaipena lortuta, Santanyí-Ses Salines-Campos Sarian. Bigarren jardunaldian, Cummings Valverderi gailendu zitzaion Andratx-Mirador des Colomer Sarian, eta hirugarren jardunaldian, berriz, murtziarrak mendekua hartu eta garaipena lortu zuen Serra Tramuntana Sarian.