Txirrindularitza
Omaneko Tourra
Bosgarren etapa bertan behera geratu da, beroa dela eta
Erredakzioa
41 graduko tenperaturarekin, antolakuntzak aintzat hartu du txirrindularien eskakizuna. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.
-
Bosgarren etapa, bertan behera. Argazkia: EFE
Omaneko Tourraren bosgarren etapa bertan behera geratu da beroa dela eta. 41 graduko tenperaturarekin, antolakuntzak aintzat hartu du txirrindularien eskakizuna.
Hasiera batean, ibilbidea murriztea erabaki dute, baina behin txirrindulariek aurreneko igoera eginda tropela gelditu egin da eta antolakuntzarekin negoziatzen hasi da.
Denak batera helmugaratu dira, eta sailkapen nagusian, beraz, ez da aldaketarik izango. Rafael Valls (Lampre) espainiarrak jarraituko du lidergoan.
Sailkapen nagusia:
1. Rafael Valls 18h05:54
2. Tejay van Garderen 09
3. Alejandro Valverde 19
4. Rafal Majka 32
5. Jacques Janse Van Resnburg 1:04
6. Louis Meintjes 1:04
7. Jakob Fuglsang 1:10
8. Ben Hermans 1:15
9. Julian Arredondo (COL-Trek) 1:25
10. Patrick Konrad (AUT-Bora-Argon 18) 1:36.