Itxi

Txirrindularitza

17. edizioa

Viciosok irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Azken ihesaldian sartu da Aragoiko txirrindularia eta faboritoak ezustean harrapatu ditu. Jon Izaguirre eta Beñat Intxausti, bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.

  • Vicioso, nagusi Miguel Indurain Sari Nagusian. Argazkia: EFE

    Vicioso, nagusi Miguel Indurain Sari Nagusian. Argazkia: EFE

Angel Viciosok (Katusha) irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusiaren 17. edizioa. Hirugarrenez eskuratu du proba, 2001. eta 2002. urteetan ere nagusitu baitzen.

Azken ihesaldian sartu da Aragoiko txirrindularia eta faboritoak ezustean harrapatu ditu. Jon Izaguirre eta Beñat Intxausti, bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.

Profesionalentzat Nafarroan egiten den proba bakarra da Miguel Indurain Saria, eta datorren astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzuliaren atarikoa da.

Sailkapena:

1. Angel Vicioso (Katusha)
2. Ion Izagirre (Movistar)
3. Beñat Intxausti (Movistar)
4. Javier Acevedo (Cannondale-Garmin)
5. Alejandro Valverde (Movistar)
6. Dani Moreno (Katusha)
7. Amets Txurruka (Caja Rural)
8. Francisco Mancebo (Skydive)
9. Tom-Jelte Slagter (Cannondale-Garmin)
10. Peio Bilbao (Caja Rural)