Txirrindularitza
Gaztela eta Leongo Itzulia
Carlos Barbero lider jarri da, Shiloven garaipenaren ostean
Agentziak | Erredakzioa
Pello Bilbao bigarren da orain sailkapen nagusian, Barbero taldekidearen denbora berean.
-
Garaipena esprintean erabaki da. Efe.
Sergei Shilov (Lokosphinx) txirrindulariak irabazi du Gaztela eta Leongo Itzuliko bigarren etapa. Jardunaldi gorabeheratsua izan da.
Etapa eten egin behar izan dute eguneko bigarren mendatea igotzen ari zirela, elurragatik. Lasterketa bo ordu geroago jarr da martxan berriro, etenaldiaren aurreko egoera errespetatuta (bi talde ihes eginda zihoazen).
Tropelak iheslari guztiak harrapatu ditu, eta garaipena esprintean erabaki da. Sergei Shilov izan da azkarrena.
Carlos Barbero (Caja Rural) sailkapen nagusiko lehen postuan da orain, Pello Bilbao taldekidearen lekua hartuta.