Itxi

2015/04/22

16:55

Txirrindularitza

Fleche Wallonne

FLECHA-VALONA | Valverde, Huyko harresian errege

Mikel Dominguez | eitb.eus

Oso nagusi izan da Movistarreko liderra, eta igoera osoan indartsu azaldu da. Bere hirugarren Fleche Wallonne eskuratu du.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alejandro Valverde (Movistar) izan da, bigarrenez jarraian eta hirugarrenez bere ibilbidean, Fleche Wallonne lasterketako irabazlea, Ardenetako Hirukotearen bigarren proba. Murtziako txirrindularia oso nagusi izan da Huyko harresiaren azken igoeran.

Lasterketa erorikoz beteta egon da. Faboritoetako bat, Philippe Gilbert (BMC), helmugatik 48 kilometrora erori da, eta ezin izan du jarraitu. Beste txirrindulari batzuk ere lasterketa utzi behar izan dute, esaterako, Jelle Vanendertek (Lotto-Soudal), Kevin Rezak (FDJ) eta Wout Poelsek (Sky).

Ihesaldiko onenak Thomas de Gendt (Lotto-Soudal) eta Jerome Baugnies (Wanty-Gobert) izan dira, baina tropelak 25 kilometroren faltan harrapatu ditu. Huyko bigarren igoeran, Giovani Visconti (Movistar) atera da, eta Luis Leon Sanchez (Astana) eraman du berarekin.

Cheraveko igoera zen tarteko azken zailtasuna, helmugatik 5 kilometrora. Tim Wellens (Lotto-Souldal) lehenengoa izan da goian, bakarrik, eta Giampaolo Caruso (Katiuxa) atzean utzi eta gero, Huyko magaletara ere bakarrik heldu da.

Ettix, Movistar eta Katiuxaren lanak emaitza ona izan du, eta tropelak batuta hasi du harresia. Valverdek ez du arazorik izan: igoera osoa kontrolpean izan du, momentu egokia aukeratu du eta, batez ere, fisikorik onena izan du lehenengoa izateko eta bere hirugarren Fleche Wallone irabazteko.

LASTERKETAKO SAILKAPENA

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;