Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia, 3. etapa

Albasini sendo da lidergoan, bigarren etapa jarraian irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Suitzarra sailkapen nagusiko lehen postuan da. Santaromita italiarra bigarren da, bi segundora eta Froome hirugarren, hori ere bi segundora.

  • Albasini da sailkapen nagusiko liderra. Argazkia: Efe.

    Albasini da sailkapen nagusiko liderra. Argazkia: Efe.

Michael Albasini Orica GreenEdge taldeko txirrindularia sendo da Romandiako Itzuliko sailkapen nagusian, hirugarren etapa esprintean irabazita. Bigarren garaipena jarraian lortu du suitzarrak, atzoko etapan ere nagusi izan baitzen. Hirugarren etapan 173,3 kilometro egin dituzte, Moutier eta Ponrrentruy artean.

Albasinik 4 ordu, 14 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Etapako bigarrena Julian Alaphilippe (Etix Quick Step) izan da, eta Damiano Caruso (BMC), berriz, hirugarren sartu da helmugan.

Sailkapen nagusian Albasini lehen postuan da, Ivan Santaromita bigarren da bi segundora, eta Chris Froome hirugarren, hori ere bi segundora.

Ostiralean laugarren etapa korrituko dute, 169,8 kilometrokoa, La Neuveville eta Fribourg artean.