Itxi

Txirrindularitza

Quebecen

Pello Bilbaok irabazi du Beauceko Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Caja Ruraleko bizkaitarra izan da Quebeceko lasterketaren irabazlea, Ben Perry (Silber) garaile izan den etapan.

  • Peio Bilbao, garaipena taldekideekin ospatzen / Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA.

    Peio Bilbao, garaipena taldekideekin ospatzen / Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA.

Pello Bilbao (Caja Rural-Seguros RGA) izan da Beauceko Itzuliko irabazlea, Quebeceko 2.2 mailako lasterketa. Azken etapa Ben Perryk (Silber) irabazi du. Bosgarren egunean, 122,4 kilometroko ibilbidea egin dute, Saint-Georgesen. Bilbao bigarrena izan da etapan.

Caja Ruralek hiru garaipen eskuratu ditu lasterketa honetan (Carlos Barberok bi eta Amets Txurrukak bat), sailkapen orokorraz aparte. Bilbaok, gainera, etapa bat irabazi du aurten Gaztela eta Leongo Itzulian eta beste bat Turkiako Itzulian.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza