Itxi

Txirrindularitza

Torinon

Nibalik Italiako txapeldunaren tituluari eutsi dio, Tourraren atarian

Agentziak | Erredakzioa

Garaipen horri esker, Astanako txirrindulariak neguko denboraldi "okerrari" buelta eman dio.

  • Vincenzo Nibali, artxiboko irudia. Efe.

    Vincenzo Nibali, artxiboko irudia. Efe.

Vincenzo Nibalik Italiako txapeldun tituluari eutsi dio Basilica di Supergan, Torinon, lortutako garaipenari esker. Astanako txirrindularia Franceso Redari eta Diego Ulissiri gailendu zaizkie azken kilometroetan.

Guztira, 219 kilometroko ibilbidea egin dute, eta Siziliakoa bakar-bakarrik iritsi da helmugara.

Nibalik iazko Tourrean lortu zuen azken garaipena, Lourdes-Hautacam etapan hain zuzen, uztailaren 24an. Hastear den autengo Tourrari, beraz, Italiako txapeldunaren jertsea jantzita ekingo dio.

Rueda eta Ulissi Nibali harrapatzen saiatu dira, baina helmugatik bi kilometrora Astanakoak aldea zabaldu du eta neguko denboraldi “okerrari” buelta eman dio.