Itxi

Txirrindularitza

Ostiralean

Movistar, Caja Rural eta Murias, Getxoko Zirkuituan

Agentziak | Erredakzioa

Hirian barreneko klasikoak finala errepikatuko du Arkotxako harresian, %14ko aldapa pikoekin. Igor Anton, Beñat Intxausti eta Jon Izagirre, tropelean.

  • Carlos Barbero, 2014an irabazle Getxon / EITB.

    Carlos Barbero, 2014an irabazle Getxon / EITB.

Movistar Team izango da UCI World Tour talde bakarra 70. Getxoko Zirkutuan (15. Ricardo Otxoa Memoriala), ostiralean. Probako laburpen luzea eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek, 16:00etan.

Getxo, Berango eta Leioan zeharreko klasikoak, azken urteetan bezala, Arkotxako harresian bukatuko da, %14ko pendize maximoarekin. 10 kilometroko zirkuituari hamar itzuli emango dizkiote.

Igor Anton, Beñat Intxausti eta Jon Izagirre talde onenean egongo dira, 2012ko irabazle Giovanni Viscontirekin.

Caja Rural-Seguros RGAk Amets Txurruka, Peio Bilbao eta Omar Fraile eramango ditu, baita azken irabazlea den Carlos Barbero eta Ordizian garaile izan zen Angel Madrazo ere. Rusvelo eta Cofidis dira beste Continental Pro taldeak.

Etxeko hirugarren taldea Murias izango da, Imanol Estevez eta Beñat Txoperenarekin. Zerrenda osatzen dute Bike Aid, Keith Mobel Partizan, Inteja MMR eta Start-Massi taldeek.

-Massi taldeek.