Itxi

Txirrindularitza

Abuztuaren 4tik 8ra

Mikel Landa eta Dani Moreno, Burgoseko Itzuliaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Astanako txirrindularia garaipena eskuratzeko faboritoa da, baita Katiuxakoa ere. Asteartean hasiko da lasterketa, larunbatera arte.

  • Mikel Landa Italiako Giroan / EFE.

    Mikel Landa Italiako Giroan / EFE.

Mikel Landa (Astana) eta Dani Moreno (Katiuxa) dira Burgoseko Itzulia irabazteko faborito nagusiak. Asteartean hasiko da lasterketa, eta larunbatean bukatuko da, bost etaparen ostean. Zuzenean emango dute, 15:30tik aurrera, ETB-1 eta eitb.eus-en.

Nairo Quintana (Movistar), azken bi edizioetako irabazlea, ez da Santo Domingo de Siloseko irteeran izango.

Taldekako erlojupeko bat sartu dute aurten, bigarren apan. Lehenago, Cluiniako hiri erromatarrean bukatuko den lehenengo etapak bukaera aldapatsua izango du, 149 kilometro eta hirugarren mailako lau mendateren ostean.

Hirugarren etapa esprintean bukatuko da, eta laugarrena, aldiz, Pineda de la Sierrako Valle del Sol aterpean, hirugarren mailako mendate batean.

Bosgarrena izango da etapa nagusia, larunbatean. Las Lagunas de Neilan (maila berezia) izango du bukaera, 170 kilometro eta zazpi mendateren ostean. Mikel Landak 2011n irabazi zuen.

Movistar, Ag2r La Mondiale, Astana eta Katiuxa dira lau UCI World Tour taldeak Burgosen. Lau Continental Pro talde (Caja Rural-Seguros RGA, Vini Fantini, Colombia eta Shoutheast) eta bi Continental (Murias eta Burgos BH) izango dira.

H) izango dira.