Txirrindularitza
Asteazkenetik igandera arte
Murtziako Itzulia: Armstrong izango da protagonista nagusia
Erredakzioa
RadioShackek iragarri duenez, Jose Luis Rubierak eta Haimar Zubeldiak Armstrong eta Klodenentzako egingo dute lan.
Alemaniako Andreas Kloden eta Lance Armstrong estatubatuarra izango dira RadioShackeko taldeburuak asteazken honetan hasiko den Murtziako Itzulian, jakinarazi du taldeak.
Armstrong utarrilan berragertu zen, Tour Down Underrean, eta Murtziakoa denboraldiko bere bigarren proba izango da. Bere helburu nagusia Frantziako Tourra ondo prestatzea da.
RadioShackek iragarri duenez, Jose Luis Rubierak eta Haimar Zubeldiak Armstrong eta Klodenentzako egingo dute lan. Viatcheslav Ekimov, Daryl Impey, Jason McCartney eta Gregory Rast txirrindulariek osatuko dute taldea.
1. Etapa: San Pedro del Pinatar-San Pedro del Pinatar (166,5 Km)
2. Etapa: Calasparra-Caravaca de la Cruz (154,3 Km)
3. Etapa: Las Torres de Cotillas-Alhama de Murcia (166,5 Km)
4. Etapa: Alhama de Murcia-Alhama de Murcia (22 km)
5. Etapa: Redyser (Murcia)-Murcia (121 Km)