Itxi

Txirrindularitza

Denboraldiaren hasiera

Txirrindularitza: Eneritz Iturriagaren lehen proba

K.I.

Erredakzioa

Comune di Cornaredo Sari Nagusia Milanen korrituko da eta 120 kilometroko ibilbidea izango du.

Denboraldiko lehen lasterketa korrituko du igandean Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulariak. Bizkaitarra Comune di Cornaredo sari nagusian ariko da. Milan eta bere inguruetan burutuko da proba, 120 kilometroko ibilbidearekin.

Safi – Pasta Zara taldekoak Bira, Giroko lehen etapak, Espainiako txapelketa, eta munduko kopako proba garrantzitsuak jarri ditu denboraldiko helburu nagusi gisa.