Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Murtziako Itzulia: Rabonek erlojupekoa irabazi eta lider jarri da

Erredakzioa

Frantisek Rabonek (Team Columbia) irabazi du Murtziako Iztuliko erlojupekoa eta sailkapenean 38 segundu ateratzen dizkio Denis Menchovi eta 53 segundu Bradley Wigginsi.

Frantisek Rabon (Team Columbia) izan zen azkarrena Murtziako Itzuliko erlojupekoan, Denis Menchov (Rabobank) edota Bradley Wiggins (Team Sky) bezalako gizon indartsuen aurretik. Rabonek 33 segundu atera dizkio bigarren sailkatuari, Menchovi eta 48 segundu Bradley Wigginsi. Lance Armstrong estatubatuarrak zortzigarren postuan bukatu zuen proba, irabazlearengandik 1:18 segundura.

Joseph Jufré Astana taldeko txirrindulariak lidergoa galdu zuen, bederatzigarren postuan bukatu baitzuen erlojupekoa. Lider berria, Rabon bera da eta 38 segundura, bigarren postuan, Denis Menchov kokatu da.