Txirrindularitza
Comune di Cornaredo lasterketa
Eneritz Iturriaga, langile Italian
K.I.
Erredakzioa
Liatuaniako Rasa Leleivyte izan zen probako irabazlea.
Eneritz Iturriagaetxebarriak igandean ekin zion denboraldiari, Milanen korrituriko Comune di Cornaredo lasterketan. Ihesaldian sartu zen, tropelean lan egin zuen, eta tarteko helmugak irabazi zituen.
120 kilometroko lasterketa izan zen, 12 kilometroko zirkuitoari hamar itzuli eman behar zizkien. Lehen itzulian ihesaldia sortu zen, bizkaitarra bertan zegoelarik. Egun erdia ihesaldian igaro zuen abadiñotarrak, 110 kilometrotan zehar, eta horrek tarteko helmugen garaipena eman zion. Behin tropelak harrapatuta, taldearentzat lanean jardun zen. Eta fruitua eman zien, Safi-Pasta taldeko Rasa Leleiyvte bere taldekideak irabazi zuelako proba. Lituaniarra izan zen azkarrena.
Eneritz bi astez Italian ariko da orain entrenatzen, munduko kopako lehen proba iritsi aurretik, Alfredo Binda lasterketa izango da, martxoaren 28an.