Txirrindularitza
6. etapa
Tirreno-Adriatico: Ignatievek ikuskizuna emanda irabazi du etapa
Erredakzioa
Katusha taldeko txirrindulariak indar erakustaldia eman du azkenengo kilometroetan etapa garaipen bikaina lortyz. Scarponik liderraren elastikoari eutsi dio bi segundogatik.
Katusha taldeko Mijail Ignatiev errusiarrak Tirreno-Adriaticoko seigarren etapa irabazi du, Montecosaro eta Macerata arteko saioa. Michele Scarponik (Androni) liderraren elastikoari eutsi dio.
Bihar asteartea, zazpigarren eta azken etapa, 164 kilometroko saioa, Civitanova Marche eta San Benedetto artean. Etapako azken kilometroak ETB-1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango dira 15:25etik aurrera,&' || 'nbsp;Xabier Usabiagaren kontaketak lagunduta.
Etapako sailkapena:
.1. Mikhail Ignatiev (RUS) Katusha 3h.18.09
.2. Stefano Garzelli (ITA) Acqua &' || 'amp; Sapone + 05
.3. Cadel Evans (AUS) BMC d.b.
.4. Robert Gesink (HOL) Rabobank + 07
.5. Benoit Vaugrenard (FRA) Francaise Des Jeux d.b.
.6. Michele Scarponi (ITA) Androni d.b.
.7. Michael Rogers (AUS) Columbia d.b.
.8. Matteo Gavazzi (ITA) Colnago + 09
Sailkapen nagusia:
.1. Michele Scarponi (ITA) Androni 26h.59.00
.2. Stefano Garzelli (ITA) Acqua &' || 'amp; Sapone + 02
.3. Cadel Evans (AUS) BMC + 12
.4. Maxim Iglinskiy (KAZ) Astana + 22
.5. Robert Gesink (HOL) Rabobank + 27
.6. Michael Rogers (AUS) Columbia) + 29
.7. Domenico Pozzovivo (ITA) Colnago + 33
.8. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas + 38.