Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challenge, 2. etapa

Brambilla italiarrak irabazi du bigarren jardunaldian

Agentziak | Erredakzioa

Michal Kwiatkowski poloniarra (Sky) eta Zdenek Stybar txekiarra (Etixx-Quick Step) bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, irabazlearengandik bi segundora.

1:02

Gianluca Brambilla (Etixx-Quick Step) italiarrak Pollença-Andratx saria irabazi du, Mallorca Challenge lasterketako bigarren jardunaldia. Irabazlea bakar-bakarrik iritsi da helmugara, 153 kilometroko ibilbidea bete ostean.

28 urteko italiarrak erasoa jo du azken kilometroetan eta 3 ordu, 32 minutu eta 23 segundoko denbora egin du.

Bigarren Michal Kwiatkowski poloniarra (Sky) izan da eta hirugarren Zdenek Stybar txekiarra (Etixx-Quick Step). Biak irabazlearengandik bi segundora sartu dira.

Mallorca Challenge lasterketako hirugarren jardunaldia, Serra de Tramuntana saria, larunbatean lehiatuko da, Soller eta Deià artean (143 kilometro).