Txirrindularitza
Munduko txapelketak
Pistako txirrindularitza: Hiru euskaldun Copenhaguen
K.I.
Erredakzioa
Espainiako hautatzaile den Jon Iriberrik 14 txirrindulari eraman ditu Danimarkara, tartean hiru euskaldun: Unai Elorriaga, Ana Usabiaga, eta Leire Olaberria.
Asteazkenetik igandera bitartean munduko pista txapelketak burutuko dira Copenhaguen. Super Arena Ballerup belodromoan. 300 parte hartzaile, 43 selekzio, eta 19 munduko txapelketa jokoan.
Espainiako hautatzaile den Jon Iriberrik 14 txirrindulari eraman ditu Danimarkara, tartean hiru euskaldun: Unai Elorriaga, Ana Usabiaga, eta Leire Olaberria.
Ostiralean hartuko du parte scratch-ean Ana Usabiagak. Egun berean Unai Elorriaga agian taldekako jazarpenean ariko da, oraindik ez dago boskotea erabakita. Larunbatean emakumezkoen Omnium proban ariko da Olaberria, eta madisonean Elorriaga-Tauler bikoa. Igandean, azken jardunaldian, emakumezkoen puntuaketan parte hartuko du Leire Olaberriak.
Bestalde, pasa den asteburuan pistako Espainiako Kopako proba burutu zen Donostiko belodromoan. Euskadik lortu zuen garaipena, Balear irlen aurretik, eta hirugarren Reyno de Navarra taldea sailkatu zen. Euskadik eta Balear irlek berdindu egin zuten puntuetan, baina euskaldunek proba gehiago irabazi ziuztenez, garaipena eurentzat izan zen. Dorleta Eskamendi, Tania Calvo, Hodei Mazkiaran eta Unai Iparragirre probaren bat irabazi duten euskaldunak. Juan Peralta nafarrak abiadurako hiru proba irabazi zituen: 200 metro, keirin, eta abiadura.