Itxi

2016/02/12

17:11

Txirrindularitza

Qatarreko Tourra, 5. Etapa

Kristoffen hirugarren garaipena; Cavendish, azken irabazlea

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarrak sailkapen nagusia irabazi du; bigarren Kristoff bera izan da, eta Greg Van Avermaet belgikarra, hirugarren.

  • Kristoff eta Cavendish. Argazkia: Efe.

    Kristoff eta Cavendish. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mark Cavendish (Dimension Data) britainiarrak irabazi du Qatarreko Tourra, bosgarren eta azken etapa lehiatu ostean. 114 kilometro egin dituzte Sealine Beach Resort eta Doha Corniche artean. Etapa garaipena Alexander Kristoffek lortu du, bere hirugarrena izan da aurtengo edizioan.

Cavendishek biakin ekin dio Dimension Datako bere ibilbideari, garaipena nagusia lortuta. Hala ere, esprintetan Kristoff hirutan gailendu zaio. Sasoi betean da norvegiarra.

Sergent (AG2R), Tronet (Fortuneo) eta De Clercq (Topsport) txirrindulariek 100 kilometro luze egin dituzte lasterketa buruan, baina haizeak eta ibilbidearen gogortasunak kalte egin die eta ihesaldia helmugarako 10 kilometrora amaitu da.

Azkenean, Cavendishek lortu du garaipena sailkapen nagusian, Kristoff bigarren izan da eta Van Avermaet hirugarren. Britainiarrak bi garaipena dauzka jada, eta Kristoff norvegiarrak, hiru.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;