Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa, 4. etapa

Cummingsen garaipena, eta aldaketarik ez sailkapen nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Zdenek Stybarrek lider jarraitzen du. Irabazleak 13 segundoko aldea atera dio Salvatore Puccio italiarrak gidatutako laukoteari.

  • Steve Cummings. Argazkia: Efe.

    Steve Cummings. Argazkia: Efe.

Stephen Cummings britainiarrak (Dimension Data) irabazi du Tirreno Adriatiko lasterketako laugarren etapa. Guztira, 222 kilometro egin dituzte txirrindulariek Montalto di Castro eta Foligno artean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Zdenek Stybarrek lider jarraitzen du, Damiano Caruso italiarraren aurretik.

Igandeko etapa bertan behera utzi dute antolatzaileek, eguraldi oso txarra aurreikusita dagoelako.