Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Vota (4. etapa)

De Gendtek irabazi du etapa nagusia; Quintana, sailkapeneko lider

Agentziak | Erredakzioa

Azken kilometroetan erasoa jo eta aurkariak atzean uztea lortu du kolonbiarrak. Hiru etapa falta dira Volta amaitzeko, baina liderraren maillota nekez kenduko diote Movistar taldekoari.

1:21

Thomas De Gendt belgikarrak (Lotto-Soudal) irabazi du Kataluniako Voltako 4. etapa, aurtengo edizioko nagusia. Txirrindulariek 172,2 kilometro egin dituzte Bagà eta Port Ainé artean.

Nairo Quintanak  (Movistar) bigarren egin du eta bera da orain sailkapen nagusiko lider berria. Alberto Contador izan da kolonbiarraren erasoari eutsi dion bakarra.

Etapa gogorra izan da. Hasi eta berahala Cadiko Tunela ugo behar izan dute, 3. mailakoa, eta, ondoren, Port de Cantó (kategoria berezikoa), Alt d’Enviny (lehen mailakoa) eta Port Ainé (kategoria berezikoa). Helmuga azken horretan kokatuta egon da.

Pieter Weening (Rompot) herbeherearra etapa irabazteko saiatu da baina Thomas De Gendtek azken kilometroetan harrapatu eta atzean utzi du. Lotto-Soudal taldeko belgikarrak Port Ainén gora egin du eta bera izan da lehena helmugan sartzen.

Nairo, indartsu

Sailkapen nagusiko lehian, Nairo Quintana izan da indartsuena Port Ainén. Mendate gogorra izan da ibilbideko azkena; 17kilometroko igoera, % 12ra arteko maldekin.

Kolonbiarrak azken kilometroetan erasoa jo eta aurkariak atzean uztea lortu du. Hiru etapa falta dira Volta amaitzeko, baina liderraren maillota nekez kenduko diote Movistar taldekoari.