Itxi

2016/04/19

11:11

Txirrindularitza

Flèche Wallone (klasikoa)

Huyko hesia, txirrindularien zain

Agentziak | Erredakzioa

Alejandro Valverdek bere laugarren Flèche Wallone lortu nahi du aurten, murtziarra faboritoa da asteazkeneko lasterketan.

  • Alejandro Valverde. EFE

    Alejandro Valverde. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Belgikako Flèche Wallone klasikoa jokatuko da asteazkenen honetan.

Alejandro Valverde (Movistar) txirrindularia faboritoa da aurten ere garaipena eskuratzeko -bere laugarrena izango litzateke- eta helburu hori lortzeko talde indartsua eraman du Movistarrek, tartean, bi euskaldun, Ion Izagirre eta Imanol Erviti; gainerako taldekideak Ruben Fernandez, Carlos Betancur, Dani Moreno, Rory Sutherland eta Giovanni Visconti dira.

'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Philippe Gilbert (BMC) dira garaipena erdiesteko beste bi hautagai. Lasterketa Marche-en-Famenne herrian hasiko da eta 196 kilometro egin beharko dituzte eta hamaika tontor gainditu; Huyko hesia hiru aldiz igoko dute,

Flecha Valonako gainak

Km             Gaina             Luzeera        Batez bestekoa

67           Bellaire            1 km               6.3%
74           Bohissau          1.3 km               7.6
87           Solières            3 km                 4
101         Huyko hesia        1.3 km               9.6
114           Ereffe           2.1 km                 5
133          Bellaire            1 km               6.3
140          Bohissau          1.3 km               7.6
153          Solières          4.3 km                 4
167         Huyko hesia        1.3 km               9.6
180           Ereffe           2.1 km                 5
190.5        Cherave           1.3 km               8.1
196        Huyko hesia        1.3 km               9.6

Azken irabazleak

2015. Alejandro Valverde (ESP)
2014. Alejandro Valverde (ESP)
2013. Daniel Moreno (EEP)

2012. Joaquim Rodríguez (ESP)
2011. Philippe Gilbert (BEL)
2010. Cadel Evans (AUS)

2009. Davide Rebellin (ITA)
2008. Kim Kirchen (LUX)
2007. Davide Rebellin (ITA)

2006. Alejandro Valverde (ESP)
2003. Igor Astarloa (EUS)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;