Txirrindularitza
Romandiako Tourra
Nairo Quintana, irabazle; azken etapa Albasinirentzat
Erredakzioa
Movistar taldeko kolonbiarrak irabazi du Romandiako Tourra. Thibaut Pinot izan da bigarren sailkapen nagusian eta Ion Izagirre euskal txirrindulariak osatu du podiuma, hirugarren izanda.
Nairo Quintana (Movistar) izendatu da 2016ko Romandiako Tourreko irabazle. Kolonbiarra tropelean iritsi da helmugara eta azken etapako irabazlea Michael Albasini (Orica-GreenEdge) izan da.
Tropela eguneko ihesaldia harrapatzetik gertu egon denean Albasinik eta beste lau iheskidek erasoa jo dute. Azken metroetan Orica-GreenEdge taldeko txirrindularia nagusitu da.
Quintanak 19 segundo atera dizkio sailkapen nagusian bigarren izan den Thibaut Pinoti eta lau segundo gehiago Suitzako lasterketa hirugarren postuan bukatu duen Ion Izagirre euskaldunari.