Itxi

Txirrindularitza

Ikuskizuna

Flèche Wallone: Cadel Evansek Igor Anton eta Contador garaitu ditu

Erredakzioa

Australiarrak igoera bikaina egin duten Anton eta Contador gainditu ditu azken metroetan.

Cadel Evans (BMC) australiarrak Flèche Wallone lasterketaren 74. ekitaldia irabazi du, azken metroetan Alberto Contador eta bikain aritu den Igor Anton gaindituta.

Huy harresi beldurgarrian Andreas Klodenek jo du erasoa aurrena. Ondoren Igor Antonen eraso bortitza heldu da. Euskaltelekoak gainerako txirrindulariak atzean utziko zituela ematen zuen.

Contadorrek, ordea, galdakaoztarraren atzean jartzea lortu du eta elkarrekin etapa garaipenaren bila abiatu dira.

Hala ere, azken metroetan, Evans heldu da atzetik aurrera eta ezustean harrapatu du bikotea, denboraldiko lehenengo garaipen handia lortuz.

Sailkapena:

.1. Cadel Evans (AUS) BMC 4h.39.24
.2. Joaquín Rodríguez (ESP) Katusha d.b
.3. Alberto Contador (EUS) Astana d.b
.4. Igor Antón (ESP) Euskaltel + 06
.5. Damiano Cunego (ITA) Lampre + 09
.6. Philippe Gilbert (BEL) Omega + 11
.7. Christopher Horner (USA) Radioshack d.b
.8. Alejandro Valverde (ESP) Caisse d''Epargne d.b
.9. Andy Schleck (LUX) Saxo Bank d.b
10. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin d.b