Txirrindularitza
Inglaterran
Mendi bizikleta: Lejarreta, hamazortzigarren munduko kopan
K.I.
Erredakzioa
Lasterketaren amaiera emozioz beterikoa izan zen, esprint estu batek erabaki zuen garailea, Nino Schurter gailendu zelarik Absalonen aurretik.
Pasa den asteburuan hasi zen mendi bizikletako munduko kopa, Inglaterran. Iñaki Lejarretak hamazortzigarren amaitu zuen lehen proban. Orbea beste ordezkariei dagokienez, Julien Absalon bigarren sailkatu zen, eta Ruben Ruzafa zazpigarren helmugaratu zen. Taldeka garaipena Orbeak lortu zuen.
Lasterketaren amaiera emozioz beterikoa izan zen, esprint estu batek erabaki zuen garailea, Nino Schurter gailendu zelarik Absalonen aurretik. Ruzafa 55 segundura sartu zen eta Lejarreta 3''24''''ra.
Bestalde, Arriaranen izan zuten Euskadiko kopako proba eta Ismael Esteban eta Olatz Odriozola izan ziren bi irabazleak.