Itxi

Txirrindularitza

Lehen etapa

Asturiasko Itzulia: Urtasunek irabazi du etapa eta bera da liderra

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak esprintean gainditu ditu bigarren izan den Angel Vicioso eta hirugarren izan den Joaquin Sobrino.

Euskaltel-Euskadi taldeko Pablo Urtasun txirrindulari euskaldunak irabazi du Oviedo eta Llanes artean (156 kilometro) burutu den Asturiasko Itzuliko lehen etapa. Esprintean nagusitu da Urtasun bigarren izan den Angel Vicioso eta hirugarren izan den Joaquin Sobrino gaindituz.

Urtasunek lehen etapa irabaztea lortu du eta horrenbestez Asturiasko Itzuliko liderra da txirrindulari euskalduna.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1. Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi) 3:41:04
2. Angel Vicioso (Andalucia-CajaSur) d.b.
3. Joaquin Sobrino (Seleccion Española) d.b.
4. Pedro Soeiro (Loulé) d.b.
5. Oscar Grau (Burgos 2016) d.b.
6. Jose Herrada (Caja Rural) d.b.
7. Ricardo García (Orbea) d.b.
8. Enrique Mata (Footon) d.b.
9. Johnnie Walker (Footon) d.b.
10. Jorge M. Montenegro (Andalucia-CajaSur) d.b.