Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Romandiako Tourra: Valverdek etapa eta itzulia irabazi ditu

Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak Igor Antonen aurretik lortu du azken etapa eta Romandiako sailkapen orokorra irabazi du.

Alejandro Valverde (Caisse d''Epargne) Romandiako Tourreko garaile bilakatu da azken etapa esprintean irabazi eta gero. Sionen hasi eta bukaturiko 121,8 kilometroko etapan txirrindulari murtziarrak, sasoi onean dagoela erakutsi du Igor Antón helmugako marran gaindituz. Valverdek segundo bateko aldea zuen Micael Rogers liderrarekiko eta Simon Spilaken 11 segundora eta Denis Menchoven 21era bukatu du proba.

Igor Antón galdakaoztarrak ezin izan du Caisse d’Erpagneko txirrindularia gainditu esprintean eta garaipenaren ateetan gelditu da.


-- Bosgarren etapa:

.1. Alejandro Valverde (ESP-Caisse d''Epargne) 3h36:19
.2. Igor Antón (EUS-Euskaltel) d.b.
.3. Simon Spilak (SLO-Lampre) d.b.
.4. Denis Menchov (RUS-Rabobank) d.b.
.5. Tiago Machado (POR-RadioShack) + 23
.6. John Gadret (FRA-Ag2R) d.b.
.7. Janez Brajkovic (SLO-RadioShack) d.b.
.8. Marcel Wyss (SUI-CTT) d.b.
.9. Vladimir Karpets (RUS-Katusha) d.b.
10. Michael Rogers (AUS-THR) d.b.

-- Sailkapen orokorra:

.1. Alejandro Valverde (ESP-Caisse d''Epargne) 17h37:55
.2. Simon Spilak (SLO-Lampre) + 11
.3. Denis Menchov (RUS-Rabobank) + 21
.4. Michael Rogers (AUS-Columbia) + 35
.5. Vladimir Karpets (RUS-Katusha) + 42
.6. Jabez Brajkovic (SLO-radioShack) + 52
.7. Tiago Machado (POR-RadioShack) + 1:16
.8. Marco Pinotti (ITA-THR) + 1:27
.9. Marcel Wyss (SUI-CTT) + 1:28
10. Igor Antón (EUS-Euskaltel) + 1:34.