Txirrindularitza
Istripua
Txirrindulari bat koman da, motor batek harrapatu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako Itzuliko hirugarren etapa bertan behera utzi behar izan dute. Beste 20 txirrindularik zauriak izan dituzte, istripu berean.
-
Bi motor tropelaren erdian sartu dira. Argazkia: Efe, artxibokoa.
Stieg Broeckx Lotto Saudal taldeko txirrindularia ospitalean da, koman, Beste 20 txirrindulari zaurituta daude.
Istripuaren ondorioz, Belgikako Itzuliko hirugarren etapa bertan behera geratu da bi motor tropel barruan sartu eta istripua eragin ostean. Eroriko handia izan da eta 20 txirrindulari inguruk zauriak izan dituzte.
Hasierako informazioen arabera, Lotto Saudal taldeko Stieg Broeckx da larrien dagoen txirrindularia. Belgikarra ospitalean da, koman.
Broeckxek antzeko istripua izan zuen aurretik, Belgikan jokatutako beste lasterketa batean.