Txirrindularitza
Euskaltelen 6. garaipena
Bavierako Tourra: Ruben Perezek lehen etapa irabazi du
A.B.
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak esprintean lortu du garaipena eta bera da lehen liderra.
Euskaltel-Euskadi taldeko Ruben Perez bizkaitarrak irabazi du Bayern Rundfahrt - Tour Baviera probako lehen etapa. Seigarren garaipena Euskaltelentzat aurtengo denboraldian.
Esprintean lortu du garaipena Perezek eta ondorioz, bera da lehen liderra. "Egun bikaina izan da eta ez zait data hau inoiz ahaztuko", adierazi du bizkaitarrak.