Txirrindularitza
Bi urteko zigorra
Zigorra 'bidegabe eta legez kontrakoa" dela adierazi du Valverdek
Erredakzioa
Erabakiaren aurka helegitea jarriko duela dio txirrindulariaren prentsa departamenduak irakarritako oharrak.
TASek (Kirol Arbitraje Epaimahaiak) bi urteko zigorra ezarri dio Alejandro Valverderi Puerto Auziarekin zerikusia duelakoan. Zigorra "bidegabe eta ilegala" dela dio txirridulariaren prentsa departamenduak helarazitako oharrak eta erabakiaren aurka helegitea jarrito dutela adierazi dute.
"Seguraski munduko kirolari kontrolatuena" dela diote ohar berean eta helegitea Suitzako Auzitegian jarriko dela. Murtziarrak ez duela inoiz kontrol batean positibo eman azpimarratu nahi izan dute.
Aurtengo garaipen guztiak bertan behera geratuko dira, gainera, eta epai hori goitik behera okerra da, oharraren arabera.