Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour, 5. etapa

BMC nagusi, taldekako erlojupekoan

Agentziak | Erredakzioa

Rohan Dennis da orain lasterketako lider berria. BMCk 6 segundo atera dizkio Etixx-Quick Stepi, 23 LottoNL-Jumbori eta 25 Movistarri.

  • BMC taldea. Argazkia: Efe.

    BMC taldea. Argazkia: Efe.

BMC Racing talde estatubatuarrak irabazi du Eneco Tourreko bosgarren etapa, erlojuaren kontrako taldekako lehia. Ibilbideak 20,9 kilometro izan ditu, Sittard-Geleen udalerrian hasi eta bukatuta.

Peter Saganek (Tinkoff) lidergoa galdu du eta bere ordez Rohan Dennis da orain sailkapenaren buruan.

BMCk 23 minutu eta 11 segundoko denbora egin du, Etixx-Quick Stepek baino sei gutxiago, LottoNL-Jumbok baino 23 gutxiago eta Movistarrek baino 25 gutxiago.

Larunbatean seigarren etapa jokatuko dute; 197,2 kilometro Riemst eta Lanaken artean.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza