Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Dauphine Libere: Govondy nagusitu da Risoul gainean

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko Romain Sicard bigarren izan da eta Alberto Contador, hirugarren. Brajkovic hirugarren izan da eta lidergoa mantendu du.

Nicolas Vogondy (Bouygues) frantziarrak Dauphine Libereko laugarren etapa irabazi du. Saint Paul Trois Chateaux eta Risoul artean burutu da 210 kilometroko etapa hau. Brajkovicek lidergoa mantendu du.

Vongondyk faboritoek beraien artean izan zuten markaketa aprobetxatu zuen ihes egin etra garaipena lortzeko. Irabazleak 12 segundo atera zizkion bigarren postuan iritsi zen Romain Sicardi (Euskaltel-Euskadi). Euskaldenaren atzetik Brajkovic liderra (hirugarren) eta Alberto Contador (laugarren) sailkatu ziren.

Bihar, txirrindulariek Serre-Chevalier eta Grenoble arteko etapa (143,5 kilometro) gainditu beharko dute.

Etapako sailkapena:

.1. Nicolas Vogondy (FRA/Bouygues) 6:03:25.
.2. Romain Sicard (EUS/Euskaltel-Euskadi) + 12
.3. Janez Brajkovic (SLO/RadioShack) + 15
.4. Alberto Contador (ESP/Astana) m.t.
.5. Rein Taaramae (EST/Cofidis) + 18
.6. Pierre Rolland (FRA/Bougyues) d.b.
.7. Jurgen Van den Broeck (BEL/Omega Pharma) d.b.
.8. Eros Capecchi (ITA/Footon-Servetto) d.b.
.9. Remi Pauriol (FRA/Cofidis) + 23
10. Denis Menchov (RUS/Rabobank) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Janez Brajkovic (SLO/RadioShack) 16:25:44
.2. Tejay Van Garderen (USA/Columbia) + 1:15
.3. Alberto Contador (ESP/Astana) + 1:41
.4. David Millar (GBR/Garmin) + 1:56
.5. Nicolas Vogondy (FRA/Bouygues) + 2:43
.6. Denis Menchov (RUS/Rabobank) + 2:55
.7. Jurgen Van den Broeck (BEL/Omega) + 3:06
.8. Christian Knees (ALE/Milram) + 3:10
.9. Rein Taaramae (EST/Cofidis) + 3:28
10. Gorka Verdugo (EUS/Euskaltel-Euskadi) + 3:29