Itxi

2016/10/09

16:12

Txirrindularitza

Doha 2016

Etixx-Quick Step, munduko txapeldun taldekako erlojupekoan

Erredakzioa

Talde belgikarra nagusitu da Dohako erlojupekoan. BMC izan da bigarren eta Orica-BikeExchange, hirugarren. Emakumezkoen mailan Boels talde holandarra nagusitu da.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Etixx-Quick Step taldea izendatu da munduko txapeldun taldekako erlojupekoan. Munduko Txapelketa Dohan (Qatar) izaten ari da, eta 40  kilometroko ibilbidea izan du taldekako erlojupekoak.

Belgikako taldeak 42 minutu eta 32 segundotan bete du ibilbidea. BMC izan da bigarren 42'44"ko denborarekin eta Orica-BikeExchange hirugarren, 43'09"ko denborarekin.

Emakumezkoen mailan Boels talde holandarra nagusitu da. Canyon (Alemania) taldea izan da bigarren eta Cervelo (Alemania), hirugarren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;