Itxi

Txirrindularitza

Frantzian

Kiryenka Castroviejori gailendu zaio Chrono des Nations lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Skyko txirrindularia bizkaitarra baino azkarragoa izan da, Dohan duela gutxi jokatutako munduko txapelketan bezala. Orduan Kiryenkak zilarra irabazi zuen eta Castroviejok brontzea.

  • Vasil Kiryienka. Argazkia: Efe.

    Vasil Kiryienka. Argazkia: Efe.

Vasil Kiryenka (Sky) bielorrusiarrak amaiera bikaina eman dio denborakdiari Chrono des Nations irabaziz. 51,5 kilometroko ibilbidea izan du lasterketak, Les Herbiers (Frantzia) udalerrian hasi eta bukatuta. Jonathan Castroviejok bost segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko, UCIko egutegiko Europako azken proban.

Skyko txirrindularia bizkaitarra baino azkarragoa izan da, Dohan duela gutxi jokatutako munduko txapelketan bezala. Orduan Kiryenkak zilarra irabazi zuen eta Castroviejok brontzea.

Biak garaipena lortzeagatik lehiatu dira, baina azkenean Skyko txirrindulariak eraman du, 2015ean gertatu bezala. Aurtengo munduko txapeldunordearen denbora 1:04:08 izan da.

Ibilbide laua izan du lasterketak, espezialistentzako aproposa, eta Kiryenka eta Castroviejo jaun eta jabe izan dira; 59 segundoko aldea atera diote hirugarren sailkatuari, Martin Toft Madsen danimarkarrari.