Itxi

Olinpiar Jokoak

Rio 2016ko erlojupekoa

Diploma olinpikoa Castroviejorentzat eta Ion Izagirrerentzat

Erredakzioa

Jonathan Castroviejo laugarren izan da Rio 2016ko txirrindularitzako erlojupekoan, brontzezko dominatik 4 segundora. Ion Izagirre zortzigarren izan da.

  • Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE

    Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE

Jonathan Castroviejo eta Ion Izagirre euskal txirrindulariek diploma olinpikoa eskuratu dute Rio 2016ko erlojupeko proban. Castroviejo laugarren izan da, eta Izagirre zortzigarren.

Brontzezko dominatik lau segundora geratu da Jonathan Castroviejo. Getxoko txirrindulariari Chris Froomek kendu dio hirugarren postua, lau segundogatik. Fabian Cancellara izan da irabazlea eta urrezko domina lortu du. Tom Dumoulinek lortu du zilarrezko domina, bigarren izanda.

Ion Izagirrek ere erlojupeko dotorea egin du, eta zortzigarren postuan bukatu ostean diploma olinpikoa eskuratu du.