Txirrindularitza
7. etapa
Suitzako Itzulia: Burghardtek bere bigarren etapa garaipena lortu du
Erredakzioa
BMC taldeko txirrindulari alemaniarrak bigarren etapa garaipena lortu du iztuli honetan. Robert Gesinkek lidergoa mantendu du.
Marcus Burghardt (BMC) alemanirrak irabazi du Suitzako Itzulilko zazpigarren etapa. Savognin eta Wetzikon artean burutu da 204 kilometroko etapa hau eta irabazleak bere bigarren etapa garaipena lortu du itzuli honetan.
Burghardt ihesaldian zihoan beste 15 txirrindularirekin eta helmugarako 52 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa. Bakarrean aritu zen ordutik aurrera eta bakarrean iritsi zen helmugara indar erakustaldia emanez.
Sailkapen nagusian Robert Gesinkek (Rabobank) jarraitzen du lidergoan eta 29 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Rigoberto Uranekiko.
Etapako sailkapena:
.1. Marcus Burghadrt (ALE/BMC) 4:52:02
.2. Oscar Freire (ESP/Rabobank) + 56
.3. Greg Van Avermaet (BEL/Omega) d.b.
.4. Manuel Quinziato (ITA/Liquigas) d.b.
.4. Luis Leon Sanchez (ESP/Caisse D''Epargne) + 1:05
.5. Mathias Franck (SUI/BMC) d.b.
.7. Juan Antonio Flecha (ESP/Sky) + 3:24
.8. Matti Breschel (DIN/Saxo Bank) + 3:28
.9. Michel Golas (POL/Vacansoleil) d.b.
10. Jurgen Van de Walle (BEL/Quick Step) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Robert Gesink (HOL) Rabobank 25:18:57
.2. Rigoberto Uran (COL) Caisse D''Epargne + 29
.3. Steve Morabito (SUI) BMC + 36
.4. Fränk Schleck (LUX) Saxo Bank + 38
.5. Joaquim Rodriguez (ESP) Katusha + 42
.6. Matteo Carrara (ITA) Vacansoleil + 54
.7. Lance Armstrong (USA) Radioshack + 55
.8. Oliver Zaugg (SUI) Liquigas + 1:01
.9. Jakob Fuglsang (DIN) Saxo Bank + 1:17
10. Thomas Löfkvist (SUE) Sky + 1:38