Txirrindularitza
Velocidad por equipos
Tania Calvok brontzea irabazi du Munduko Kopan
Agencias | Redacción
Gasteiztarra eta Helena Casas taldekidea Txinako taldeari irabazi diote B finalean.
-
Tania Calvo. Argazkia: Efe.
Tania Calvok eta Helena Casasek brontzezko domina irabazi dute Calin, Kolonbian, jokatzen ari den Munduko Kopan. Arabarrak eta kataluniarrak Txinako taldea mendean hartu dute taldekako abiadura probako B finalean, 33.325ko denbora eginda (txinatarrek 33.624 egin dute).
Emaitza honi esker, Calvo eta Casas Munduko Kopako lidergoa sendotu dute: 1.400 puntu dauzkate orain, Txinak 1.125 puntu ditu eta Errusiak 775.
#CiclismoPista ¿ @Helena_Casas y @TaniaCalvoBarbe son Bronce ¿ en Velocidad por Equipos #TissotUCITrackWC Cali 2017 y lideran la WC General. pic.twitter.com/feleTIEPbo
— elSuperHincha (@elSuperHincha) 18 de febrero de 2017