Txirrindularitza
Igandean
Kapelmuur berreskuratuko du Flandriako Itzuliak, bost urteren ostean
Mikel Dominguez | eitb.eus
Denboraldiko bigarren Monumentua izango da igandean Belgikan. Van Avermaet Oudenaarden irabazteko faborito nagusia da.
-
Van Avermaet, nagusi Omloop Het Nieuwsblad lasterketan / EFE.
2017ko Frandriako Itzuliak Kapelmuur berreskuratuko du, igande honetan. Heldu da denboraldiko bigarren Monumentuaren ordua.
Gerg Van Avermaet (BMC) da faborito nagusia. Harbideetako denboraldian nagusi izan da, eta aurkari guztiek zaindu egingo dute. Omloop Het Nieuwsblad, E3 Harelbeke eta Gent-Wevelgem laserketetan irabazle izan da.
Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) ere zainduta egongo da Belgikako errepideetan. Eslovakiarrak ez du berriz bigarrena izan nahi, eta edozertarako gai da. Philippe Gilbert, Tom Boonen eta Zdenek Stybar, Quick Step Floors indartsuaren txirrindulari onenak, Zdenek Stybar (Trek-Segafredo), Tiesj Benoot (Lotto-Soudal) eta Sep Vanmarcke (Cannondale-Drapac) dira beste izen garrantzitsuak.
Imanol Ervitik (Movistar) euskaldun batek inoiz egin duen posturik onena dauka, eta aurten ere Flandrian egongo da. Bahrain-Meridak Ion Ander Insausti eramango du lasterketara.
Kapelmuur Flandriako Itzulira bueltatuko da. Ez da igoerarik luzeena ezta gogorrena ere, baina mitikoa da zale belgiarrentzat. Aurten helmugatik 100 kilometrora iritsiko da, eta ez da erabakigarria izango, baina berri pozgarria izan da zaleentzat.
Amberesetik irten eta Oudenaarden bukatuko da lasterketa. 260 kilometro gogor egingo dituzte, 18 igoerarekin, batzuk harbidezkoak.
Faboritoen lehenengo aukeraketak, eraso erabakigarriak eta esprintaren aurkako borrokak igoera hauetan gertatuko dira: Oude Kwaremont (helmugatik 145 kilometrora), Kortekeer, Eikenberg, Wolvenberg, Leberg, Berendries, Tenbosse, Kapelmuur, Pottelberg, Kanarieberg, Oude Kwaremont (brrenez), Paterberg (pendize gogorrenekin -batezbesteko &12,9 eta %20,3 handiena), Koppenberg, Steenbeek-dries, Taaienberg, Kruisberg (luzeena, bi kilometro eta erdirekin), Oude Kwaremont (hirugarrenez) eta Paterberg (helmugatik 13 kilometrora).
Final weather update for tomorrow:
— Ronde Van Vlaanderen (@RondeVlaanderen) 1 de abril de 2017
Nederlands:https://t.co/X7cK1Dx0sF
English:https://t.co/hjVOVLUy9E
Français:https://t.co/lA7AvIlMoX#RVV pic.twitter.com/lJ1UteJ6Ld