Itxi

Txirrindularitza

234 km.

Donostiako Klasikoa: Tourrekoak, faborito

Erredakzioa

Jaizkibel mendatea birritan igo beharko dute lasterkariek, garaipena garestituz.

Donostiako Klasikoa, egun bateko proben artean munduko onentarikoa, larunbatean lehiatuko da eta Tourretik heldu berriak diren txirrindulariak izango dira garaipenerako hautagai nagusienak.

Ibilbidean aldaketak izan dira, gogortu egin da, eta aurten Jaizkibel birritan igo beharko dute txirrindulariek eta beraz, faboritoen zerrenda txikitu egingo da.

Txirrindulari erasotzaileek, Barredok iaz egin bezalaxe, edo klasikozaleek irabaz dezakete Donostiako Klasikoa.

Parte hartzaileen zerrenda sona handikoa izango da aurten ere. Bertan izango dira Alberto Contador, Andy Schleck, Ivan Basso, Joaquim Rodríguez, Samuel Sánchez edo Carlos Sastre.

Eguraldia lagun, jende asko bilduko da errepide bazterretan txirrindulariak ikusteko, batez ere Jaizkibel mendateko errepideetan.