Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Alberto Contador, Saxo Bank taldera

Erredakzioa

Madrildarrak, Bjarne Riisen taldea aukeratu du hurrengo bi urteetarako.

Alberto Contador, 2010eko Frantziako Tourreko irabazlea, Saxo Bank taldean arituko da datozen bi urteetan. Pintoko txirrindulariak Bjarne Riisen taldea aukeratu du beste batzuen aurretik. Saxo Bank, Andy Schleck bere aurkari sutsuenetako baten taldea da hain zuzen ere, baina Luxemburgoko txirrindulariak, Frank bere aniarekin batera taldea utzi du. Riis oso pozik agertu da, bere hitzetan, "munduko txirrindularirik onena" baita Contador.