Itxi

Txirrindularitza

2012ko abendura arte

Igor Antonek eta Romain Sicardek kontratua berritu dute Euskaltelekin

Erredakzioa

Euskaltelek "albiste oso ona" dela onartu du, "ekonomikoki sendoagoak diren" eskaintzak errefusatu baitituzte bi txirrindulariek.

Igor Anton eta Romain&' || 'nbsp;Sicard txirrindulariek,&' || 'nbsp;Euskaltel-Euskadi taldeko oinarri garrantzitsuak, bi urtez luzatu dute talde laranjarekin dituzten kontratuak eta beraz, lan hitzarmena 2012ko abenduan amaituko da.

Euskaltelek "albiste oso ona" dela onartu du. Antonek garaipen garrantzitsuak ditu eta Sicard 23 urtez azpiko egungo munduko txapelduna da, eta biek "ekonomikoki sendoagoak diren" eskaintzak errefusatu dituzte.

"Txirrindularien eta taldearen artean dagoen konfidantza izan da gakoa. Euskaltel-Euskadi bezalako talde batentzat Antonek eta Sicardek erakustitako konpromisoa txalotzekoa da. Euskaltel-Euskadik bere oraina eta etorkizuna lotu ditu", esan du taldeak ohar batean.

Igor Antoni (27 urte) "poztasun itzela" eragin dio albisteak&' || 'nbsp;"bere bizitzako taldea" baita Euskaltel. 2005ean talde laranjarekin egin zuen debuta profesionaletan eta txikitatik bere alde egin du taldeak.

"Eroso nago taldean, baloratu egiten naute eta badakite zer egin dezakedan. Hori oso garrantzitsua da. Nire aldetik, entrenatu besterik ezin dut egin hobetzen jarraitzeko eta aspalditik egiten ari garen lanaren fruituak jasotzeko", esan du igotzaile bizkaitarrak.

Romain Sicardek, bestalde, "oso pozik" agertu da&' || 'nbsp;Euskadi&' || 'nbsp;Fundazioak bere aldeko apostuarekin irmo jarraitzen duelako. Iparraldekoak Etorkizuneko&' || 'nbsp;Tourra eta Narancoko Igoera irabazi zituen 2009an Orbearen elastikoarekin eta 23 urtez azpiko munduko txapelketa Frantziako selekzioarekin.

"Une oro laguntza eman didate ikasten eta hobetzen jarrai dezadan eta oso gustura nago Euskaltelen.&' || 'nbsp;Munduko talderik onenetarikoa da eta euren konfiantza daukat. Hemen lanean jarraitu ahal izango dut, asko baitaukat hobetzeko.&' || 'nbsp;Hauxe da garrantzitsuena", esan du&' || 'nbsp;Iparraldekoak.