Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra, 2, etapa

Kung suitzarrak irabazi du etapa euripean eta Fellinek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Andrey Grivko Astana taldeko iheskideari gailendu zaio helmugan. Pello Bilbao hamaseigarren izan da, eta Ion Izagirrek sailkapen nagusiko 5. postuari eutsi dio.

  • Stefan Küng, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

    Stefan Küng, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

Stefan Kung suitzarra (BMC) gailendu da Romandiako Tourreko bigarren etapan. Antolatzaileek ibilbidea laburtu egin behar izan dute eguraldi txarraren ondorioz. Azkenean, 136,6 kilometro egin dituzte Aigle eta Bulle artean. Fabio Felline italiarrak (Trek) lider jarraitzen du.

Kung esprintean nagusitu zaio Andrey Grivko Astanako ukrainarrari, eguneko ihesaldiko azken kideari. Kungek erasoa jo du urrutitik, eta Grivkok ez du erantzuteko indar nahikorik izan. Astanakoak garaipena nahi zuen Michele Scarponiri eskaintzeko, baina ezin izan du lortu.

Bi txirrindulariak euripean iritsi dira helmugara, ibilbidean zehar elurra ere jasan behar izan dute. Hiru ordu, 33 minutu eta 15 segundoko denbora egin dute. Talde nagusia 20 segundo geroago sartu da, Sonny Colbrelli italiarra buru zelarik.

Talde nagusiarekin batera sartu da Fabio Felline liderra.