Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Samuel Sanchezek Euskaltel Euskadin jarraituko du

Erredakzioa

Txirrindulari asturiarrak akordioa lortu du talde laranjarekin gutxienez 2012. urtera arte.

Samuel Sanchezek, gutxienez 2012ra arte Euskaltel Euskadi taldean jarraituko du. Igor Gonzalez de Galdeano taldeko managerrak eta txirrindulari asturiarrak gaur goizean zenbait detalle konpondu egin dituzte eta “Samuk” bi urte gehiagoz mailot naranja janzten jarraitzeko akordio batera heldu dira. 2009ko Vueltan lortutako bigarren postuak eta 2010eko Tourrean lortutako laugarren postuak interesa piztu zuen beste talde askorengan baina asturiarrak 2012ra arte Euskaltelen jarraitzea erabaki du, alegia, 2000. urtean profesionaletan debuta egin zuen taldean.

"Nire bizitzako taldea da, eta egia esateko ez naiz inoiz beste talde bateko mailotarekin imajinatu, nahiz eta eskaintza onak izan ditudan. Ez dut eskaintzarik baztertu bauizik eta niretzat onena izango dena aukeratu dut" adierazi du txirrindulariak akordio luzapenean.